XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oez gañera baziran alderdi ayetan diru egitera Jundako Portugal'darr asko, ta oek ere Erexil'go seme agurrgarria goraldutzen erabilli oi zituzten mingañak, esanaz, Jaungoikoa onetsi edo bedeinkatzeko zala mixiolari onen ontasun, donetasun eta biotz beroa, ta Errkizi'tarr Abak bakarrik beste lekaide (erlijioso guziak baño geyago egiten zula Japon'en).

Garagarrilla'ren 7'an, 1867-garren urtean Eleiz Ama Deunak Zorionduak izan ziran Japon'go ziñopa (martiri) asko; baña 1630-garren urteraño ildakoak bakarrik: ez beraz Errkizia'tarr Aba.

Baña laisterr ikusiko degula uste degu ziñopa ospetsu au, Errexill'darr bikañen au, gure eleizetan goi-goratuta.

Ala bedi.

Bitartean eta beti gora dezagun euskaldun guziok biotz biotzetik Errkizia'tarr Domingo O. P. Aba Agurrgarria! Gora Ernio baño sendoago Errexill'go seme jatorra! gora Japon'darren mixiolaria! gora ta gora Jesukristoren ziñopa arrigarria!.